Espainiako Ministroen Kontseilua

Espainiako Ministroen Kontseilua Gobernuko presidenteak, presidenteordeek, ministroek eta legeak ezarritako bestelako kideek — Estatu idazkariak kasu batzuetan — osatzen duten organo kolegiatua da. Normalean, ostiralero biltzen da Madrilgo Moncloako jauregian. Ez-ohiko egoera batean, Espainiar estatuko beste hiri batean biltzea ahalbidetzen du Konstituzioak. Halaber, kontseiluaren buru Erregea izatea posible da ez-ohiko egoeretan, Gobernuko presidentearen eskaeraz.

Espainiako armarria, ministroen kontseiluak erabiltzen duena.

Ministroen kontseiluko idazkari gisa Presidentetza Ministroak jarduten du eta bilerek karaktere erabakikorra izan dezakete. Organo kolegiatua denez, bertan hartu beharreko erabakiek gehiengo absolutua behar dute.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search